Donostiako hainbat elkartek Grezian dauden errefuxiatuei laguntzeko bazkari solidarioak antolatu dituzte

Bazkariak apirilaren 9an, larunbatean egingo dira, eta jasotzen den dirua Zaporeak elkartearentzat izango da. Zaporeak elkarteak Kos uhartean errefuxiatuei jaten ematen die.

Donostiako elkarte gastronomikoek berriro ere konpromisoa adierazi dute gizarte-kausekiko eta segidako ekimena antolatu dute larunbat honetan, hilaren 9an: elkarte bakoitzean bazkari solidarioa egingo da eta, bertan jasotzen duten dirua Zaporeak elkarteari emango diote, hain zuzen ere, Greziako Kos uhartean Afrika eta Asiatik gatazketatik ihesi datozen errefuxiatuei jakiak emateko lanean ari den Zaporeak elkarteari.

Donostiako alkate Eneko Goiak, Union Artesana elkarteko Javier Martinezek eta Txuno Etxanizek, eta Zaporeak elkarteko kide Peio Garcia Amianok prentsaurrekoa egin dute gaur goizean ekimena aurkezteko. Eneko Goiak honakoa esan du ekimenari buruz: “Elkarteek antolatu duten ekimen honek argi erakusten du hiriak duen gaitasuna horrelako laguntza deialdiei erantzuteko eta, bereziki, egun Europak eta, batez ere, Greziak bizi duten egoera lotsagarriari hainbat boluntarioen lanarekin erantzuteko”. Hortaz, Eneko Goia alkateak donostiar guztiak animatu ditu larunbat honetan elkarte gastronomikoek antolatutako bazkarietan parte hartzera.

Union Artesana elkarteko presidente Javier Martienezek azaldu du, ekimena sortu zela behin Zaporeak elkarteko pertsonen kontakizunak entzunda, hain zuzen ere, Kos uhartean errefuxiatuei jaten emateko lanean egondako pertsonen kontakizunak. Horren harian, Martienezk segidakoa adierazi du: “Zaporeak elkarteko kideek kontatzen dutena entzunda, elkarteok ezin genuen ezer egin gabe gelditu eta nola lagundu pentsatzen hasi ginen. Eta zer hobeto dirua biltzeko bazkariak antolatzen baino”.

Union Artesanako kide Txuno Etxanizek eman du menuaren berri: “Patatak Errioxar erara, oilaskoa entsaladarekin eta postrea. Bazkariak 20 euro kostatzen du”. Etxanizek, halaber, eskerrak eman dizkie laguntzeko prest agertu diren harategi, frutategi eta janari dendei. Hainbat denda prest agertu dira bazkari horietarako jakiak doan emateko. Gainera, elkarteek ez dituzte kobratuko euren gastu arruntak. Helburua da, ondo pasatzea eta laguntzea.

Era berean, Etxanizek eta Martinezek azpimarratu du, elkarteetan eta hainbat tabernatan zero fila delakoak daudela, baldin eta norbaitek bazkarietara ezin badu joan eta dirua eman nahi badu.

Bestalde, Zaporeak elkarteko kide Peio Garcia Amianok – Greziako Kos uhartetik itzuli berria da eta, bertan, elkartearen hainbat boluntario utzi ditu lanean – eskerrak eman dizkie elkarteei ekimena antolatzeagatik eta segidakoa gaineratu du: “Behin helduei jaten emateko zerbitzua martxan jarrita – babarrunak, dilistak, txitxirioak eta arrozarekin egindako eltzeak egiten dituzte, barazki zopekin batera – haurrei laguntzeko esfortzua areagotu nahi dugu. Eta horretarako, biberoiak behar ditugu, hain zuzen ere, Elikagai Bankuan eman zizkiguten bezalako biberoiak. Izan ere, horiek desnutrizio arazoak dituzten haurrei laguntzeko ezinbestekoak dira. Era beran, haur txikiak garbitzeko materiala ere behar da”.

Garcia Amianok, halaber, honakoa esan du: “Kos uhartean euskaldunak eta prestatzen ditugun jakiak ezagun egin dira. Suitzatik duela sei hilabete iritsi ziren hainbat boluntariok esan digute errefuxiatuek jan dituzten jakirik onenak direla. Horrek harro sentiarazten gaitu eta lanean jarraitzeko indarrak ematen dizkigu”.

Sociedades donostiarras organizan comidas solidarias para ayudar a las personas refugiadas en Grecia.

Las comidas tendrán lugar el sábado 9 de abril y el dinero recaudado se entregará a la asociación Zaporeak, que cocina para las personas refugiadas en la isla griega Kos.

Las sociedades gastronómicas de Donostia han mostrado una vez más su compromiso para con las causas sociales y han organizado para este sábado, 9 de abril, comidas solidarias en sus respectivas sedes, para recaudar fondos que destinarán a la asociación Zaporeak, que trabaja en la isla griega de Kos alimentando a las personas refugiadas que llegan huyendo de los conflictos que asolan distintos países de Africa y Asia.

El alcalde de Donostia/San Sebastián, Eneko Goia, los integrantes de la Unión Artesana, Javier Martínez y Txuno Etxaniz, y el miembro de la asociación Zaporeak, Peio García Amiano, han ofrecido esta mañana una rueda de prensa para presentar una iniciativa que, el alcalde Eneko Goia ha definido como “la muestra de lo que es capaz nuestra ciudad cuando recibe la llamada de una situación como la que se está viviendo en Europa, y en concreto en Grecia, y en la que se está trabajando con voluntarios para dar respuesta a una situación, en mi opinión, infame desde un punto de vista ético”. Por ello, el alcalde Eneko Goia ha animado a las y los donostiarras a participar en las comidas que tendrán lugar este sábado en las distintas sociedades gastronómicas.

El presidente de la Unión Artesana, Javier Martínez, ha explicado que “la iniciativa surgió una vez vistas las necesidades que nos cuentan las personas de la asociación Zaporeak que están trabajando allí dando de comer a las personas refugiadas”. En este sentido, Martínez ha señalado que “escuchando todo lo que cuentan, pensamos que las sociedades no podíamos quedarnos de brazos cruzados, por lo que nos pusimos a pensar en cómo ayudarles, y qué mejor que organizando comidas solidarias que ayuden a recaudar fondos”.

El menú, según ha destacado el socio de la Unión Artesana, Txuno Etxaniz, “consistirá en patatas a la riojana, pollo asado con ensalada y postre, y tendrá un precio de 20 euros”. Etxaniz ha agradecido “a las numerosas carnicerías, fruterías y demás tiendas de comestibles que se están ofreciendo para donarnos el género con el que se cocinarán dichas comidas. Además, las sociedades no cobrarán sus gastos propios de sociedad”. Según Txuno Etxaniz, “el objetivo es pasar un rato agradable y colaborar con una causa noble”.

Del mismo modo, Etxaniz y Martínez han subrayado que “existe también una fila cero tanto en las sociedades como en muchos bares que se han interesado para que aquellas personas que no puedan acudir a dichas comidas y deseen hacer alguna aportación, puedan dar aquello que consideren necesario”.

Por su parte, el integrante de Zaporeak, Peio García Amiano, que ha vuelto recientemente de la isla griega de Kos, dejando allí a un grupo de voluntarios y voluntarias de la asociación, ha agradecido la iniciativa y ha hecho destacado que “una vez puesto en marcha el servicio para dar de comer a las personas adultas, a las que hacemos todo tipo de potajes fuertes con alubias, lentejas, garbanzos y arroz, con caldos de verduras, nos gustaría centrarnos en las y los niños. Necesitamos biberones como los que nos dieron en el banco de alimentos, que ayudan a niños y niñas con problemas de desnutrición, así como kits de limpieza e higiene de niños y niñas pequeñas”.

García Amiano, impactado por lo visto y vivido, ha asegurado que “en Kos ya nos conocen por los vascos y nuestras comidas, que según nos dijeron un grupo de voluntarios suizos que llevan más de seis meses allí, son las mejores que han comido las personas refugiadas. Eso nos llena de orgullo y nos da fuerzas para seguir allí trabajando”.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies